1- Aurreezaguera beharrezkoa al da, tandem egin ahal izateko ?

Bai. Bikote batekin kurtsorik gabe, aisialdian hizkuntz elkartrukea egiteko ondorengo aurreezaguera behar duzu:

a) Bi osagarriekin esaldiak egitea (“Nik zuri argazki bat bidaltzen dizut.”)
b) Lehenaldian hitz egitea (“Noiz egon zinen Alemanian ?”)

2- Zer ikasi dezaket tandem-en ?

Ia dena. Gehienek bere hitz-etorria hobetzeko eta bere berbategia zabaltzeko erabiltzen dute. Horrez gainera bikotearen kultura ezagutzeko aukera dago. Posiblea da baita ere tandem bikotea osatzen duten pertsonak elkar laguntzea zailak diren testuak irakurtzeko, testuak zuzentzeko edo itzulpenak egiteko. Egokiagoa da ordea ondorengoak irakaslearen esku uztea:

a) Ahoskeraren zuzenketa
b) Gramatikaren azalpena

 

3- Zein hizkuntzetarako da tandem egokia ?

Hizkuntza guztietarako. Zuk hobetu nahi duzun hizkuntza hitz egiten duen pertsonarik baldin badago zure hizkuntzan ere interesa duena has zaitezkete.

 

4- Nola funtzionatzen du ?

Oinarrizko erregela batzuk daude:

a) Txandaka, lehenengo hizkuntza batean eta gero bestean hitz egiten duzue, denbora berdina erabiliz bi hizkuntzetarako. Horrela ikasteko eta baita besteari ikasten laguntzeko aukera daukazu.

b) Hizkuntzak bereizten dituzue eta txanda duen hizkuntzan hitz egiten duzue. Bestela arriskua dago gero eta denbora gehiago biontzat errazena den hizkuntzan hitz egitea, hau da, bikotean maila hobeagoa duen pertsonak hobetu nahi duen hizkuntzan. Horrela aurreratua dagoenak gehiago ikasten du.

 

5- Zenbat denbora behar dut, noizero ikusi behar dugu elkar ?

Astean behin, edo ezinezkoa izanez gero, bi astetik behin, gutxienezkoa da. Oso maila oinarrientzako ordu erdiko bi elkar aurkitze nahikoak dira, goi mailako ezaguera izanez gero bi ordu beteko bi elkar aurkitze izan daitezke. Hori zuen esku dago.

 

6- Nola aurkitu dezaket tandem-bikote bat ?

a) Zure hirian bertan

Hizkuntza irakasten duten erakundeetan, Tandem-eskolak, unibertsitateak, kultur etxeak eta abar. Hauek bitartekaritzarik eskaintzen ez badute beraien iragarki-taulan iragarki bat jartzea askotan laguntza handikoa izaten da.

Hiri haundietan Interneten ere bilatu daiteke

tandem (edo: elkartrukea) + hizkuntza + (hiriaren izena) – bizikleta ordenagailuaprograma saltoa

https://www.tandempartners.org y http://tandem.net plataformek zure hirian ere bilatzeko aukera ematen dute.

b) Atzerrira bidai bat egin baino lehen

Tandem-eskoletan, unibertsitateetan eta herri-unibertsitate edo antzeko erakundeetan bilatu daiteke edo iragarki bat bidali daiteke. Hemen ere Internet-a laguntza handikoa izan daiteke.

 

7- Zerbait ordaindu behar al dut ?

Bikotearen arteko elkartrukea dohainik da, zuek zuen denbora ematen diozue elkarri. Bitartekaritza, aholkularitza eta ikasteko materiala “TANDEM International” eskoletan urtean zehar hiru bitartekaritzagatik pertsona bakoitzeko ÔéČ30 Euroraino irits daiteke.

Erakunde batzuk bitartekaritzaz gainera kurtso bat eskaintzen dute. Kurtso honen kostua hizkuntza kurtso batena izan daiteke.

 

8- Tandem-a norekin egiten dudan garrantzirik ba al du, zerbait hartu behar al dut kontuan tandem bikotea aukeratzerakoan ?

Zuk zeuk zure tandem-bikotea bilatzen baduzu, ez da nahikoa begikotasuna bakarrik kontuan hartzea. Biok gogokoa duzuen hobby bat edukitzea nahikoa da elkarrekin zerbait egin ahal izateko. Tandem-an hizkuntza ikastea helburu garrantzitsu bat denez, kontuan hartu behar duzu, biok, aukeratzen duzun bikoteak berak ikasi nahi duen hizkuntzan eta zuk ikasi nahi duzun hizkuntzan maila berdina duzuela, tandem-a biontzako bezain interesgarria eta neketsua izan dadin. Ez ahaztu, hizkuntza ikastera atzerrira joan den pertsonak azkarrago ikasiko duela.

 

9- Tandem bikote bat baino gehiagorekin egin ahal dezaket lan?

Bai, baina tandem bilera bikotean egin. Beste aisialdiko jarduerak zure tandem-bikote guztiekin edo beste tandem-bikoteekin batera egin ditzakezu.

 

10- Liburu bereziak behar al ditut? Edo bestelako materiala al dago ?

Temak eta materialak zuek aukeratzen dituzue. Ez daude Tandem liburu bereziak. Tandem-a egiteko aholkuak agian bitartekaritzarako zentralan jaso ditzakezue (galde ezazue!). Bestela web honetan eta http://seagull-tandem.eu/espanol/ aurki ditzakezue batzuk.

 

11- Norengana zuzendu gaitezke laguntza behar izanez gero ?

Bitartekaritzaren bidez aurkitu baduzue elkar, aholkularira zuzendu zaitezte.Bitartekaritzarik gabe aurkitu baduzue elkar, besteen esperientziaz ikas dezakezue, bai ezagutzen duzuen beste tandem-bikoteei galdetuz bai foruan galdera bat eginez.

 

12- Zentzurik ba al du tandem bat egitea hizkuntza kurtsorik egin gabe ?

Bai. Tandem-a hizkuntza kurtso baten osagarri bezala erabili daiteke, hizkuntza kurtsoen arteko atsedenaldian edo batzutan hizkuntza kurtso baten ordekoa ere izan daiteke. Gero eta maila handiagoa hizkuntzan, gero eta txikiagoa kurtso baten beharra ikas prozesuan.

 

13- Tandem-ek nire lanbidean lagunduko al dit ?

Bai, eta nola. Tandem profesionalean bere lanbideak bultzaturik hizkuntzak ikasten duten pertsonek berbategi profesionala hobetzeko egiten dute lan elkarrekin, merkatal gutunak zuzentzen dituzte, negoziaketak praktikatzen dituzte, erakundeak konparatzen dituzte eta abar. Hau egin ahal izateko erdi mailako ezaguera hizkuntzan beharrezkoa da.Posiblea da baita ere, ezaguera-trukea egitea, adibidez batak besteari merkatal gutunak zuzentzen laguntzen dio eta besteak nola programatu erakusten dio.

 

14- Nire tandem-bikotea urrutik bizi da. Ba al dago telefonozko tandem-a edo antzeko zerbait ?

Badaude bikoteak txartel merkeen bitartez sarritan elkarrekin telefonoz hitz egiten dutenak, beste batzuk audio- edo bideo-konferentzia ( https://www.tandempartners.org plataformak edo http://www.tandem.net appa ) erabiltzen dituztenak edo posta elektroniko edo Chat-en bitartez elkarrekin kontaktuan mantentzen direnak.

Egokiena, lehen pertsonalki elkar ezagutzea eta ondoren bide elektronikoak erabiltzea da.

 

15- Zer aldatzen da nik urrutiko tandem-a egiten badut ?

Posta elektroniko eta antzeko komunikabideak erabiliz gero, komunikazioa ez du aldiberekoa izan behar. Oro har pertsonak bestearen aurpegia eta/edo intonazioa ikusi edo entzuten ez duenean komunikazioak tentsioak sortzea errazagoa da. Bochumeko Tandem-Serbidorean zenaren “e-tandem” deritzon sailean ( https://web.archive.org/web/20160211161312/http:/www.slf.ruhr-uni-bochum.de/bochum-esp.html ) urrutirako tandem-ari buruz aholku on asko aurki daitezke.

 

16- Nire tandem lanaren ziurtagiririk jasoko al dut ?

Oro har, ez, ez dago erakunde zentralarik horretarako. Eskola eta unibertsitate batzuk tandem jarduerak bere ziurtagirietan sartzen dituzte, hauek dokumentatuta baldin badaude.Tandem luze eta intentsibo bat baino lehen eta baten ondoren test bat egin dezakezu zure maila zein den jakiteko edo auto-ebaluaziorako inprimaki bat bete dezakezu zure aurrerapena neurritzeko.

 

  1. Zer gertatzen da nik tandem-a utzi behar/nahi badut ?

Tandem bikote bat bi pertsonen arteko nahitako erabaki bat da eta edozein momentuan amaitu daiteke. Baldintza bat bakarrik dago: Besteari, bukatzeko asmoa garaiz eta mintzen es duen eran jakineraztea.

Zure bitartekariak erantzun ezin dituen tandem metodoari buruzko galderak badauzkazu, bilatu Interneten. Hizkuntza kurtsoei, lanpostuei edo tandem bikoteei buruzko galderak ezin ditugu erantzun. Mesedez begira ezazu estekei.