TANDEM®, zer da?

TANDEM, elkarlanaren bizikleta da, ezinbestekoa baitu bi aldeen partaidetza aurrera egiteko. Mekanismo hau “zuk niri ikasten laguntzen didazu eta nik zuri ikasten laguntzen dizut, horrela hobeto ulertuko dugu elkar” leloari jarraituz, elkartrukearen bidezko hizkuntzaren ikasprozesuan erabiltzen dugu. Horrela bada, TANDEM, hizkuntza bat ikasteko metodoen arteko bizikleta da – merkea, banan-banakoa eta ekologikoa. Ikasbide hau komunikatiboa eta interkulturala da, bikotearekiko kontaktuak haren kulturan murgiltzea ahalbidetzen baitu. TANDEM, esperientzi berriak bizi eta hizkuntza era atsegingarri eta sortzaile batean ikasi ahal izateko metodologiarik biziena da. Erabat autonomoak diren modu (TANDEM bikotea) eta ikasketa autonomoa sustatzen duten beste batzuk (TANDEM ikastalde binazionala) konbinatzen ditugu.

Irakasleak jatorrizkoak dira eta TANDEMen hasieran lan baldintzen erabakietan parte hartzen zuten, onura publikorako elkarteen esparruan, kooperatiba kultural zein autoenplegurako entrepresetan. Gaur egun, TANDEMen edozein forma juridikoa duten entrepresak aurki daitezke.

TANDEMek jarraipen zientifikoa ere badu aspalditik. (Nazioarteko) TANDEM ihardunaldiek erregularki irakasle eta ikertzaileen artean esperientziak elkartrukatzeko aukera ematen dute. Horrela bada, hizkuntza eta kultura, ikasketa eta errealitatea uztartzeko gai ez diren metodologiei aurre egin dakiekeen metodo profesional eta alternatiboa eskaintzen du.

TANDEM erabiltzen duten instituzioak, etengabe hedatzen darraien nazioarteko TANDEM sarea osatzen dute. TANDEM hizkuntza-eskola bakoitza bai herrialde bertako zein atzerriko beste ezein eskoletarako sarrerabidea da, eta TANDEM Fundazioa  norabidea markatzen zuena. Ildo honetatik, mugak gainditzen dituen metodoa ere bada.

 

TANDEM bat egoera bakoitzerako ?

TANDEM edozein adinetan erabil daitekeen metodoa da, bai gazteenekin baita hirugarren adinekoekin ere.

TANDEM modu ezberdinetara aplika daiteke: haurtzaindegian hasita, lehen hezkuntza zein bigarrenean, hezkuntza profesionalean, gazte erakundetan, unibertsitate zein goi mailako eskoletan, irakaslearen formakuntzan, helduen eskoletan, entrepresa eta langileen trebakuntzan, baita sindikatuetan zein etorkinekin ere.

TANDEMek taldearen jatorrizko herrialdean, beste taldearen herrialdean, elkarrekin hirugarren batean, mugaz haraindi edo internet-en ere funtzionatzen du.

Orain arte TANDEM-ak gutxienez 2┬ž ┬áhizkuntzatan burutu dira: Albanieraz, Alemanieraz, Arabieraz, Bulgarieraz, Danieraz, Euskaraz, Eslovenieraz, Frantsesez, Galizieraz, Gazteleraz, Greko berriaz, Hungarieraz, Ingeleraz, Italieraz, Japonesez, Katalanieraz, Letonieraz, Polonieraz, Portugesez, Serbokroatieraz , Txekieraz, Txineraz, eta Turkieraz.

TANDEM, helburu asko aterpe berean: hizkuntzen TANDEM unibertsala, kultur arteko elkartrukeetara bideratutako TANDEM topaketak, TANDEM profesionala, arrazakeriaren aurkako ‘Interkultur-TANDEM’-a, eleanitzako ‘Babylonia- TANDEM’-a,┬á mugaz haraindiko’MUGAZ GAIN’, ÔÇÜPeace-TandemÔÇś tentsio politikoak txikiagotzeko ┬áeta eTANDEM-a internet-en bidez.

TANDEMek, ikasketa autonomoan oinarritzen denez gero, malgutasuna ┬áeskaintzen du bere edukinen esparru zabalean: elkarrizketa, narrazioa, irakurmena, gaitasun profesionalak (telefonoz aritzea, aldibereko itzulpena, itzulpengintza, …), aisialdiko ekintzak, kultur arteko ezberdintasunak … Materiala hemen aurkitzen da.

TANDEM┬« – hizkuntzak ikasi bakarrik baino gehiago !