(Gehiago ikusteko, egin klik tituluetan.)
App-a ‘Tandem’
Tripod-ak banatzen duen tandemetarako aplikazioa.
Dialog/Peace-Tandem
‚Tensio etnikoak‘ eta gerra (zibilen) arriskua gutxitzeko tandem mota ikertzeko proiektua. Hainbat hizkuntzatan argitaratu zituen eskuliburuak.
International (E-Mail) Tandem Network (E-Mail Tandem Nazioarteko Sarea)
Helmut Brammertsek, 1994. urtetik aurrera Bochumeko Ruhr Unibertsitatean hizkuntz irakasketa ikerketari buruzko mintegian Europako Batasunak finantzialki sustatutako posta elektronikoaren bidezko unibertsitate-proiektu bat adierazteko erabilitako izena. Gero era guztietako Internet kontaktuetara zabaldu zen.
Tandem Agency
Posta elektronikoaren bidezko Tandem bikoteen bitartekaritza dohainik eskaintzen duen agentzia. “International (E-Mail) Tandem Network“ek (E-Mail Tandem Nazioarteko Sarea) Bochumeko Ruhr Unibertsitatean hizkuntzen irakasketa ikerketari buruzko mintegian eta Europako Batasunak emandako dirulaguntzaz sortutako agentzia. Jadanik ez da funtzionatzen.
Tandem Community
„Tandem International“-eko „webmaster“-rak, Juan Ascomez, interneten sortutako kontaktu puntua, tandem metodoan eta hizkuntzen elkartrukean interesa duten guztientzat. Jadanik ez du funtzionatzen.
Tandem Donostia
Donostiako Tandem proiektuak biltzen dituen izena. Jürgen Wolffen eskutik aspalditik egiten zen Tandem sarearen koordinaketa „Centro interCultural Tandem Kulturarteko Elkartea“n. Hemendik sortu zen 1994. urtean Tandem Fundazioa eta kultur elkartea, „Centro de Idiomas Donostia/Tandem San Sebastian“ izeneko hizkuntza eskola pribatuan bilakatu zen.
Tandem eskola
Tandem ikurra erabiltzeko eskubidea duen eta Tandem-hizkuntza elkartrukearen bidez era eta neurri desberdinetako ekintzak burutzen dituen eskola bat, bai onura publikorako zein pribatua, adierazten du.
Tandem Fundazioa
Jürgen Wolffek 1994 urtean irakasleen formakuntza iraunkorrarako eta materiala garatzeko sortutako onura publikorako erakundea, honen eskuetan zeuden TANDEM ikurraren eskubideak bere gain hartu zituelarik. 2003. urterarte fundazioak Tandem sarea zabaltzea zuen helburu eta bere administrazioa Tandem eskolen eskuetan zegoen. Harrezkero Tandem metodoa eta ikurra erabiltzeko lizentziak ematen zituen eta Tandem-bitartekaritzaren kalitatearen hobekuntzan espezializatu zen. 2019 urtean ‘Peace-Tandem’ proiektu bihurtu zen.
Tandem International
Tandem Fundazioko lizentzia duten hizkuntza eskolek 2002. urtean sortutako elkartea. Elkarte honek kide guztien erabilerarako diren web bat ( www.tandem-schools.com ), webmaster bat eta koordinatzaile bat finantziatzen ditu, kideen kurtsoak saltzeko eta elkartea zabaltzeko.
Tandem Sarea
1984 urtetik aurrera erabilitako izena, elkarri elkartrukearen bidez hizkuntzak ikasten duten bikoteak eta hizkuntza ikastaroen partehartzaileak bidaltzen dituzten elkarteen eta eskolen elkarlana adierazteko. Tandem-eko “kideak”(=hizkuntza eskolak) eta “aholkularitza zientifiko kontseiluako kideak” (erakunde publikoak) bereizten ziren.
Tandem-Server Bochum (Bochumeko Tandem Zerbitzaria)
“International (E-Mail) Tandem Network” (Tandem nazioarteko sarea)-ren Zerbitzariaren izen aldaketaren bidez sortua. Bere zuzendaritza Helmut Brammerts eta Kari Kleppinen eskuetan zegoen ( www.slf.ruhr-uni-bochum.de ), orain bakarrik https://archive.org-en bidez aurki daiteke.
2023ko irailaren hogeian gaurkoturik
