Tandem® zer da ?

Tandem bat egoera bakoitzerako ?

Tandem® Fundazioa

Helburuak eta iharduerak

Tandem-en esanahia



Tandem, zer da?

Tandem, elkarlanaren bizikleta da, ezinbestekoa baitu bi aldeen partaidetza aurrera egiteko. Mekanismo hau "zuk niri ikasten laguntzen didazu eta nik zuri ikasten laguntzen dizut, horrela hobeto ulertuko dugu elkar" leloari jarraituz, elkartrukearen bidezko hizkuntzaren ikasprozesuan erabiltzen dugu. Horrela bada, Tandem, hizkuntza bat ikasteko metodoen arteko bizikleta da - merkea, banan-banakoa eta ekologikoa. Ikasbide hau komunikatiboa eta interkulturala da, bikotearekiko kontaktuak haren kulturan murgiltzea ahalbidetzen baitu. Tandem, esperientzi berriak bizi eta hizkuntza era atsegingarri eta sortzaile batean ikasi ahal izateko metodologiarik biziena da. Erabat autonomoak diren modu (TANDEM©
bikotea) eta ikasketa autonomoa sustatzen duten beste batzuk (TANDEM©
ikastalde binazionala) konbinatzen ditugu.

Irakasleak jatorrizkoak dira eta TANDEMen hasieran lan baldintzen
erabakietan parte hartzen zuten, onura publikorako elkarteen esparruan, kooperatiba kultural zein autoenplegurako entrepresetan. Gaur egun, TANDEMen edozein forma juridikoa duten entrepresak aurki daitezke.

Tandemek jarraipen zientifikoa ere badu aspalditik. Nazioarteko TANDEM ihardunaldiek erregularki irakasle eta ikertzaileen artean esperientziak elkartrukatzeko aukera ematen dute. Horrela bada, hizkuntza eta kultura, ikasketa eta errealitatea uztartzeko gai ez diren metodologiei aurre egin dakiekeen metodo profesional eta alternatiboa eskaintzen du.

TANDEM erabiltzen duten instituzioak, etengabe hedatzen
darraien nazioarteko TANDEM sarea osatzen dute. Tandem hizkuntza-eskola bakoitza bai herrialde bertako zein atzerriko beste ezein eskoletarako sarrerabidea da, eta TANDEM Fundazioa  norabidea markatzen duena. Ildo honetatik, mugak gainditzen dituen metodoa ere bada.


TANDEM® -

hizkuntzak ikasi bakarrik baino gehiago !

[Hasiera]


Tandem bat egoera bakoitzerako ?

Tandem edozein adinetan erabil daitekeen metodoa da, bai gazteenekin
baita hirugarren adinekoekin ere.

Tandem modu ezberdinetara aplika daiteke: haurtzaindegian hasita, lehen hezkuntza zein bigarrenean, hezkuntza profesionalean, gazte erakundetan, unibertsitate zein goi mailako eskoletan, irakaslearen formakuntzan, helduen eskoletan, entrepresa eta langileen trebakuntzan, baita sindikatuetan zein etorkinekin ere.

Tandemek taldearen jatorrizko herrialdean, beste taldearen herrialdean, elkarrekin hirugarren batean, mugaz haraindi edo internet-en ere funtzionatzen du.

Orain arte Tandem-ak gutxienez 22 hizkuntzatan burutu dira: Albanieraz, Alemanieraz, Arabieraz, Bulgarieraz, Danieraz, Gazteleraz, Katalanieraz,Txekieraz, Euskaraz, Frantsesez, Galizieraz, Greko berriaz, Hungarieraz, Ingeleraz, Italieraz, Japonesez, Letonieraz, Polonieraz, Portugesez, Serbokroatieraz,  Eslovenieraz eta Turkieraz.

TANDEM, helburu asko aterpe berean: hizkuntzen tandem unibertsala,
kultur arteko elkartrukeetara bideratutako tandem topaketak, Tandem profesionala, arrazakeriaren aurkako 'Interkultur-tandem'-a, eleanitzako 'Babylonia- Tandem'-a,  mugaz haraindiko'MUGAZ GAIN' eta eta eTandem-a internet-en bidez.

Tandemek, ikasketa autonomoan oinarritzen denez gero, malgutasuna
eskaintzen du bere edukinen esparru zabalean: elkarrizketa, narrazioa, irakurmena, gaitasun profesionalak (telefonoz aritzea, aldibereko itzulpena, itzulpengintza, ...), aisialdiko ekintzak, kultur arteko ezberdintasunak ...

[Hasiera]


Tandem® Fundazioa

Bienbitartean Tandem, hizkuntzen irakasprozesu bat izatetik, mugimendu
pedagogiko bat izatera pasa da. Tandem prozedurak, haurtzaindegietan,
eskola publikoetan, kurtso amaierako bidaietan, gazteen arteko
elkartrukeetan, franko-aleman edo poloniar-aleman erakunde binazionaletan, herri-unibertsitateetan, Goethe Institutoetan eta antzeko Helduen Hezkuntza zentruetan, unibertsitatearen baitako Erasmus programetan, irakasleen oinarrizko formakuntzan eta trebatze iraunkorrean, tandem profesionala entrepresatan eta 'Interkultur-Tandem' etorkinekin elkarlanean.

Kooperazio zientifikoa eta formakuntza iraunkorrean sakontzeko
asmoz, tandem metodoa onura duten entitate gehiengoak Tandem Fundazioa sortu dute. Egoitza nagusia Donostian finkatuz, 1994ko urtarrilaren 1ean hasi zuen bere iharduera. Fundazio honek, aurretik Michael Friedrich, ‘Centro Cultural Hispano-Alemán Tandem' madrildar kooperatiba eta Jürgen Wolff-en eskuetan zegoen Tandem® ikurraren eskubideak bere gain hartu zituen, eta Tandem® erabili nahi dutenen pertsona eta erakundeentzat bitartekari bihurtu da.

1994ko uztailaren 11ean Eusko Jaurlaritzako kultura
kontseilariaren 2698. aginduz onura publikoarako erakundea izendatua eta Euskal Autonomi Erkidegoko Boletin ofizialeko 9013. orrialdean argitaratua, errenta aitorpenean desgrabatu daitezkeen donatiboak onartzeko eskubidea du.

[Hasiera]

Helburuak eta iharduerak

Herrien arteko ulermena eta kulturen arteko elkartrukeak sustatzea ditu tandem Fundazioak xede nagusi. Horretarako kurtso pilotoak, material dokumentazioa eta zabalpena, formakuntza eta nazioarteko kooperazio proiektu bereziak, honako arlo hauetan antolatzen ditu:

1-Alemaniera eta beste hizkuntz hedatuak:
Münchengo Goethe Institutoarekin batera, irakasleen oinarrizko prestakuntza zein trebakuntza iraunkorra eta autoikasketarako maila desberdinetara egokitzen den material didaktikoa sortzea; ikastaro berrien saiakera , “Alemana elkartrukez” besteak beste; alemanierako irakaskuntzarako materiala Espainian banatzea.

2-Euskara eta beste hizkuntza gutxituak:
Autoikaskuntzarako eskaintzen garapena eta autoikasketa
zentruak sortzeko aholkularitza;  ikas-tekniketan prestakuntza eta irakasleen trebakuntza euskaltegi eta ikastolentzat;‘Mugaz Gain’ programaren barruan mugaz haraindiko elkartruke proiektuetan datu baseen erabilpenerako prestakuntza ikastaroak, beste lurraldeetan aplikatzeko ere balio dutenak.

3-Formakuntza:
Edozein adin, maila eta beharretarako tandem elkartrukean oinarritutako metodologian murgiltzeko formakuntza ikastaroak, haurtzaindegietatik hasi eta unibertsitateetara, oinarrizko kurtsoak eta autoikasketa programak; tandem modu desberdinetan aplikatzeko erabiltzaileentzako prestakuntza ikastaroak, besteen artean ‘Interkultur-Tandem’ arrazakeriaren aurka eta  ‘Babylonia-Tandem’ eleanitza ; ikerketa zentsua eta material bankua;  ondorengo temei buruz hizkuntza irakasleentzako eskaintzak: irakasteko metodologia berriak, hots ikas-teknikak, mnemoteknika, testuen ulermena, kultur arteko komunikazioa, ikasketa autonomoa, eleanitztasuna, hizkuntza ikasketa elkartrukez eta emailez ; ‘Tandem nazioarteko ihardunaldiei’ aholkua bestelako instituzio zientifikoekin elkarlanean.

4-Sarea:
Kide berrientzat eta lizentziak emateko kontaktu puntua; Tandem-ikurraren eta  egile-eskubideen gestioa; tandem bitartekaritzaren kalitate irizpideen garapena eta ziurtagiriaren landaketa; metodoan interesatua dagoen ororentzat kontaktu bitartekaritza eta informazio esparru zabala.

[Hasiera]


Tandemen esanahia

Hizkuntzak modu ezberdin batean ikasi nahi duen pertsonarentzat:
Hizkuntza ikastaro batean parte hartzen ari dela edo parte hartu
gabe, solasalditxoak elkartrukatzeko bikote baten bila ari den
ikaslearentzat, bere izaerara ahalik eta gehien hurbiltzen den pertsona bat bilatzeko zerbitzua eskaintzen da. Hau guztia, ia mundu guztian zehar barreiatuta, hizkuntza berri bat ikasi, bere kulturan murgildu eta elkartrukeak egiteko aukera ematen duten eskoletan aurkitu ahal izango da.

Dagoeneko Tandem eskola batetan ikasten ari den jendearentzat:
Galde ezazu dituen bestelako abantailaz (zenbait herrialdetan: beherapenak)
Xehetasun gehiago: eskola hurbilenean

Ikuspegi metodologikoaz interesaturik dauden pertsonentzat:
* Marburg-ko (Alemaniako) Unibertsitateko IFS-arekin elkarlanean landutako bibliografia
* argitaratutako eta argitaratu gabe dagoen materialaren %70 biltzen
duen kopiatze zerbitzua
* tandemi buruz egiten ari diren ikerketak koordinatzeko erregistroa
* Unibertsitate ikasketen amaiera eta doktoradutza lanetarako aholkularitza
* 'Tandem-Neuigkeiten' buletina, gehienbat alemanez eta ingelesez idatzia,  argitalpen propioen elkartrukez eskuratzeko aukera
* tandem proiektuetan praktikak
* metodologiaren aurkezpen sarrerak, oinarrizko eta sakontze
ikastaroak, norberak bere instituzioan burutzeko proiektu zehatzetarako
moduloak
* bazkide patrozinatzailea izateko aukera
Xehetsasun gehiago: Tandem Fundazioan, Donostian

Tandem®-en lan egiten baduzu:
+ ‘Tandem International’ barnean hizkuntza ikastaro guztiak dohainik jaso ahal izateko aukera (plaza libreak geratzen diren heinean, bidai eta alojamendua ezik)
+ Sare barruan dagoen munduko beste edozein lekutan lan egiteko aukera,beti ere bertako baldintzak onartuz.
Xehetasun gehiago: galde ezazu zuzenean interesatzen zaizun eskolan

Erakunde publiko eta antzekoentzat:
= kongresu zientifikoa, 'Nazioarteko tandem ihardunaldiak'.
= ‘Fundazioko kontseilua’n onarpena. Besteen artean honako abantaila hauek izango dituzu:
= tandem-bikotea eta tandem-ikastaroetarako sarean dagoen material guztia eskuratzeko aukera
= enplegatu guztientzat ‘TANDEM International’-eko ikastaro guztietan %20ko beherapena
= Fundazioak antolatzen dituen ikastaro guztietan %33ko beherapena
Xehetasun gehiago: Tandem Fundazioan

Hizkuntza eskola eta beste erakundeentzat:
> sarrera ikastaroak finantziaketa, marketina eta antolaketari buruzko informazioarekin, baita autoikasketa metodoan ere
> tandem ikur erregistratua eta materiala erabiltzeko lizentzia eta
bestelako abantailak
Xehetasun gehiago: Tandem Fundazioan

Eta zu bila ari zaren hori zerrenda honetan agertuko ez balitz
galde ezazu tandem eskola gertuenetan 
eta berak argituko ez balizu
galdezazu Tandem Fundazioan!

[Hasiera]

Start